Beherapenen azoka berezia gaur 20.00etan itxiko dute
Azken urteotako martxari jarraituta, Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu du. Atzo goizean udal ordezkariek inauguratu zuten azoka gaur 20.00etan itxiko dute. Bertan parte hartzen diharduten 21 dendek eskaintza bereziak egingo dituzte, merkealdien azken txanpan dendetan orain arte eskainitako prezioak are gehiago jaitsita. Toribio Etxebarria kalean, karpen babespean ipini den azokan parte-hartzen dihardutenak Arizona Jeans, Bianco, Cedry, Gloss, Guby mutilak, Lide, Lola's, No Comment, Ikusimakusi, Kopiña, Pasitos, Ttiki, Chiquitín, Nona, Pissa, Rosa Domínguez, Oskarbi, Txukuna, Etxedreams, Burbujas y más eta El Corte Inglés dira. Horrez gain, nahiz eta Toribio Etxebarrian posturik ez ipini, Tribeka zapatadendak eta Igmar optikak ere eskaintza bereziak egingo dituzte gaur iluntzera arte.