Belaunaldiarteko kontzertu korala, domeka eguerdian Coliseo antzokian

Belaunaldiarteko kontzertu korala, domeka eguerdian Coliseo antzokian
2024/04/24 17:39
eta kitto!

Domekan, apirilak 28, "Belaunaldiarteko kontzertu korala" eskainiko dute herriko lau abestatzek: Juan Bautista Gisasola Korua, Eibarko Koro Gaztea, Sostoa eta Untzagako Korua. Ekitaldia 12:30ean hasiko da Coliseo antzokian. Kontzertua dohainik da eta gonbidapenak Kutxabank-en bidez edo barixaku arratsaldean Coliseoko leihatilan eskura daitezke.