Berba bikoteei botoa emateko epea zabalik
Udal Euskaltegiak eta AEK-k, udaleko Euskara-Kultura sailaren laguntzarekin antolatutako berba bikoteen lehiaketa aurrera doa eta, proposamenak jasotzeko epea amaituta, orain horiei botoa emateko momentua da. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, "guztira 98 parte-hartzaile izan dira eta jaso ditugun berba bikoteak, berriz, 88, hamar berba bikotek ez baitzuten izena+adjektiboa araua betetzen". Parte-hartzaileen proposamenak www.eibarko-euskara.com webgunean irakur daitezke eta, gustokoena aukeratu eta gero, 'botoa' dioen tokian klikatu, besterik ez da egin behar berba bikote baten aldeko bozka emateko. Botoa emateko epea martxoaren 2an amaituko da eta ondoren, boto guztiak zenbatu eta gero, antolatzaileek irabazlea zein den emango dute ezagutzera.