Bere bigarren diskoa aurkezteko kontzertua emango du Idoiak bihar Coliseo antzokian
2024/04/12
19:05
eta kitto!
Idoia Asurmendi artista aramaioarrak De amar y desandar lan berria aurkeztuko du bihar, 20:00etan Coliseo antzokian hasiko den kontzertuan. Maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten kantuak bildu ditu abeslariak, bere bigarren diskoa den honetan. Sarrerak 12 euro balio du (8,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
- Idoia Asurmendi- ahotsa
- Ander Ederra- gitarra
- Joanes Ederra- baxua
- Karlos Arancegui- bateria
- Sergio Valdehita - teklatuak