Bertso desafioa egingo da barixakuan Zazpi tabernan
2013/02/18
00:00
eta kitto!
Hankamotxak bertso eskolak eta Zazpi tabernak elkarlanean bertso desafioa antolatu dute barixakurako, otsailaren 22rako. Saioa 23.00etan hasiko da Calbetón kaleko Zazpi tabernan eta lau bertsolarik jardungo dute, talde bitan banatuta: batetik Aimar Karrika auriztarrak eta Aimar Goenaga eibartarrak osatutakoak eta bestetik, Maddi Gallastegi zumaiarrak eta Maddi Sarasua itsasuarrarenak osatutakoak. Ion Martinez gai-jartzailearen esanetara jardungo dute bertsolariek eta epaileak, berriz, entzuleak izango dira (saioaren amaieran talde baten edo bestearen aldeko bozka emateko eskatuko diete). Antolatzaileek bertara azaltzeko gonbidapena luzatu dute, "barixaku gaua giro ederrean pasatzeko aukera egongo delako".