Bertso eta musikaz beteko da barixakuan Errebal plaza

Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Aissa Intxausti eta Alaia Martin ariko dira bertsotan, 22:00etan hasiko den saioan.
Bertso eta musikaz beteko da barixakuan Errebal plaza
Irudia: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.
2026/09/28 09:56
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Ikasturte berriarekin batera, bertso saio berezia antolatu du Hankamotxak Bertso Eskolak. Urteroko ohitura bihurtu da ikasturteari hasiera emateko herriko kaleak bertsoz eta musikaz alaitzea, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Saioa urriaren 2an izango da, barixakuan, 22:00etan, Errebal plazan. Saioa doakoa izango da.

Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Aissa Intxausti eta Alaia Martin ariko dira bertsotan. Maite Berriozabal izango dute gai-jartzaile, eta Araitz Bizkai eta Oihana Landa arduratuko dira musikaz. Hala, bertsoak eta zuzeneko musika uztartuko dituen saioa izango da.

Hankamotxak Bertso Eskolak herritarrak ostiraleko hitzordura animatu ditu: «Animatu eta etorri, ederra izango da!».