Bertso jaialdi musikatua egingo da irailaren 29an Errebal Plazan

Bertso jaialdi musikatua egingo da irailaren 29an Errebal Plazan
2023/09/19 17:19
eta kitto!
Lanku kultur zerbitzuak, Hankamotxak bertso eskolak eta Eibarko Udalak antolatuta, bertso jaialdi musikatua egingo da irailaren 29an, 22:00etan, Errebal Plazan. Bertan Miren Artetxe, Jokin Bergara, Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka bertsolariak arituko dira, Garikoitz Otamendi eta Ixak Arruti musikariek lagunduta. Gai-jartzailea, berriz, Ainhoa Urien izango da.