‘Bertso klown' saioa egingo dute domekan
Hankamotxak bertso eskolak antolatu du saioa. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Zai-Zoi tabernan.
2025/12/22
11:53
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Klowna eta bertsoa uztartuko dira datorren domekan, abenduak 28, Zai-zoi tabernan. ‘Bertso klown’ saioa antolatu du Hankamotxak bertso eskolak, Lanku Kultur Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Saio dinamiko eta berritzailea izango da. Beatriz Egizabal umoregile feminista eta klownaren giraritzapean, punta-puntako bertsolariak izango dira saioan: Onintza Enbeita, Maider Arregi eta Miren Amuriza.