Bertso musikatuen jaialdia egingo da gaur gauean Errebalen

Bertso musikatuen jaialdia egingo da gaur gauean Errebalen
2023/09/29 13:20
eta kitto!
Lanku kultur zerbitzuak, Hankamotxak bertso eskolak eta Eibarko Udalak antolatuta, bertso jaialdi musikatua egingo da gaur gauean, 22:00etan, Errebal Plazan. Bertan Miren Artetxe, Jokin Bergara, Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka bertsolariak arituko dira, Garikoitz Otamendi eta Ixak Arruti musikariek lagunduta. Gai-jartzailea Ainhoa Urien izango da.