Bertso-paper lehiaketako epea aurreratu egingo da aurten

Urriak 30 izango baita lanak bidaltzeko azkeneko eguna
Bertso-paper lehiaketako epea aurreratu egingo da aurten
2024/09/20 12:40
eta kitto!

Astebete aurreratuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres Bertso Paper lehiaketako lanak entregatzeko epea. Horrela, urria hasieran beharrean, irailaren 27an, barixakua, zabalduko da epea. Parte hartu nahi dutenek hilabeteko tartea izango dute horretarako, urriak 30 izango baita lanak bidaltzeko azkeneko eguna. Urtero moduan maila bi izango ditu lehiaketak, 16 urtetik beherako Eibarko ikasleena bata, eta Euskal Herri osoko 16 urtetik gorakoena bestea. Lanak …eta kitto! Euskara Elkartean entregatuko dira (Urkizu 11, solairuartea).