Bertso Paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte
2017/11/16
13:34
eta kitto!
16 urtetik gorakoen mailan Jesus Mari Gisasola “Trunboi” izan da aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazlea. Donostian bizi den eibartarrak 300 euro eta txapela jasoko ditu. Bigarren saritua ere ezaguna dugu Eibarren, ez baita saria jasotzen duen lehenengo aldia. Oreretako Iñigo Legorbururi 250 euroko saria eta plaka emango dizkio …eta kitto! Euskara Elkarteak. Gazteen mailari dagokionez, Eneko Osorok jantziko du txapela eta bigarren saria, berriz, Peru Alberdik eramango du etxera.
Irabazleek datorren barixakuan, azaroak, 24, Portaleko areto nagusian egingo den bertso-saioan jasoko dituzte sariak arratsaldeko 18:30ean, eta 19:00etatik aurrera Alaia Martin, Andoni Egaña, Miren Amuriza eta Sustrai Colina bertsolariek jardungo dute Jon Mikel Mugikaren agindupean. Sarrerak salgai daude 6 eurotan, Sagar Bitza, Kultu eta Guridin, eta jaialdiaren egunean ere Portalean bertan salduko dira.