Bertso-saio musikatua hartuko du Errebal Plazak

Saioa datorren barixakuan (hilak 27) izango da, 22:00etan
Bertso-saio musikatua hartuko du Errebal Plazak
2024/09/23 11:03
eta kitto!

Azken urteotan ohitura bilakatu zaigun bertso-saio musikatua antolatu dute Lanku kultur zerbitzukoek, Hankamotxak bertso eskolarekin eta Udalarekin elkarlanean. Saioa datorren barixakuan (hilak 27) izango da, 22:00etan Errebal Plazan, eta lau bertsolari arituko dira: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Josune Aramendi. Gai-jartzailea Aimar Karrika izango da, eta musikariak, berriz, Garikoitz Otamendi eta Ixak Arruti. Sarrera doan izango da.