Bertsoak eta musika elkarrekin gaur gauean Txaltxa Zelaian
2015/09/25
00:00
eta kitto!
Hankamotxak bertso eskolakoek bertso saio musikatua antolatu dute gaurko (barixakurako, hilak 25erako). Txaltxa Zelaiko auditorioan, 22.30etatik aurrera, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Odei Barroso eta Uxue Alberdi bertsolariek jardungo dute eta, horiekin batera, Gari Otamendik (biolinarekin) eta Igor Arruabarrenak (gitarrarekin) musika eskaintzen arituko dira. Gai-jartzailea Iker Iriarte izango da.