Bewis de la Rosa raperoak kontzertua emango du zapatuan Untzagan
“Landa giroko rap” musika egiten du
2024/05/06
18:32
eta kitto!
Bewis de la Rosak Amor más que nunca bere lehen albuma aurkeztuko du maiatzaren 11n, 22:30ean Untzagan hasiko den kontzertuan. Izen artistikoaren atzetik dagoen Beatriz del Monteren berbetan “landa giroko rap” musika egiten du. 90.eko hamarkadan Madrilgo periferian hazi bazen ere, diziplina anitzeko artista honek harreman estua izan du Cuencako Villamayor de Santiago herriarekin, hortik bere musikaren estilo berezia.