Bi drama eta komedia bat asteburuko Coliseoko zine-karteldegian

Animaziozko “La aventura infinita”-k osatuko du oraingo karteldegia
Bi drama eta komedia bat asteburuko Coliseoko zine-karteldegian
2024/03/14 18:30
eta kitto!

Kitty Green australiarraren “Hotel Royal” intrigazko filmarekin batera, estatuko bi zuzendarien lanak ikusi ahal izango ditugu asteburu honetan Coliseon. Celia Ricoren “Los pequeños amores” drama eta Sayago Ayusoren “Por tus muertos” komedia izango dira gure pantailetara helduko direnak. Aipatutako pelikuletatik aparte, animaziozko “La aventura infinita”-k osatuko du oraingo karteldegia; Andre Kolpin errusiarraren film fantastikoa da azken hori, familian ikustekoa.

“Los pequeños amores” 2 Aretoan proiektatuko dute, eta “Hotel Royal” eta “Por tus muertos” 1 Aretoan, Antzokia okupatuta egongo delako guztiz bai zapatuan eta baita astelehenean ere.