Bi film labur emango dituzte gaur Arrate Kultur Elkartearen ikus-entzunezkoen zikloan
Arrate Kultur Elkartearen Udako Ikus-Entzunezkoen Zikloak gaur, uztailaren 1ean, izango du hurrengo hitzordua. 22:00etatik aurrera, bi film labur eskainiko dituzte San Andres elizako klaustroan, doan.
Lehenengo emanaldia 'Gure bazter bazterrak' izango da, Dani Astarloa Aierbek zuzendutako 15 minutuko lana. Egilearen esanetan, filmak iruditeria idealizatuaren eta gaur egungo errealitatearen arteko arrakala erakutsi nahi du, bizi duen herrialdearen eraldaketa eta paisaiaren inguruko gogoeta eginez.
Ondoren, 'Desagertzen diren hitzen lexikoa' ikusi ahal izango da. Iratxe Jaioren 11 minutuko lanak egilearen aitari egiten dio erretratua. Memoria galtzen hasi zenean, aitak bere oroitzapenak eta pentsamenduak jasotzen hasi zen: urtebetean 14.000 argazki egin zituen eta euskarazko hitz eta esamoldeen zerrendak bildu zituen. Filmak bideo digitala eta Super-8 formatuan grabatutako irudiak uztartzen ditu, iragana biloben laguntzarekin berreraikitzeko ahalegina erakutsiz.