Bidebarrieta eta Errekatxu lotzen dituzten bi igogailuak geldirik egongo dira maiatzaren 23an eta 24an

Garabi-kamioi batekin egin beharreko hainbat lanek eragingo dute igogailuen gelditzea
Bidebarrieta eta Errekatxu lotzen dituzten bi igogailuak geldirik egongo dira maiatzaren 23an eta 24an
2024/05/22 11:43
eta kitto!

Bidebarrieta eta Errekatxu lotzen dituzten bi igogailu berriak ez dira martxan egongo maiatzaren 23an eta 24an (eguen eta barixakua), 09:30etik 18:00etara, gutxi gorabehera, inguru horretan jarriko duten garabi-kamioi batekin egin beharreko hainbat lan direla eta.

Behin lanak amaituta, bi igogailuak ohiko ordutegian erabili ahal izango dira.