Bidebarrieta kalea trafikoarentzat itxiko dute domeka goizean
2021/12/10
10:54
eta kitto!
Domeka goizean, 09:00etatik aurrera Bidebarrieta kalea ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo dute, Urkizu pasealekuko 2-4 zenbakietako eraikuntza-obran garabi-luma bat kenduko dutelako. Donostiako noranzkoan, trafikoa Galiziako Etorbidetik eta Txonta kaleetatik desbideratuko da, Urkizu pasealekuan berriz sartzeko. Bidebarrieta eta Barrena kaleetako autobus geltokiak bertan behera geratuko dira egun osoan.