Bidebarrietatik Errekatxuko etxe berrietara doan igogailu publikoa martxan ipini dute

Bidebarrietatik Errekatxuko etxe berrietara doan igogailu publikoa martxan ipini dute
2024/03/12 12:26
eta kitto!

Errekatxuko etxe berrietara doan igogailua martxan ipini dute, nahi duenak erabiltzeko. Bidebarrieta kaletik, San Agustin zeharkalearen paretik sartu behar da, eta asmo horrekin hesiekin babestutako sarbidea prestatu dute. Igogailuak Errekatxuko etxe berrietaraino igotzeko aukera ematen du.

Eraikitzen ari diren etxebizitzen sustapenaren barruan, Bidebarrieta kaletik San Agustin zeharkalearen parean sartzeko sarbide bat, eta Mutiola eta Sansaburuko irisgarritasuna hobetuko duten bi igogailu publiko egingo dituzte. Martxan ipini berri duten igogailuak kolore berdea du kanpoko aldetik.