[BIDEOA] EHUko SMACCs nazioarteko masterreko ikasleek irabazi dute Climathon Eibar 2022 lehiaketa
2022/10/24
09:24
eta kitto!
Asteburuan, urriaren 21etik 23ra, CLIMATHON ekimena egin da Hezkuntza Esparruan. Parte-hartzaileek zenbait erronkari egin behar izan diete aurre eta, antolatzaileen berbetan, oso proiektu interesgarriak aurkeztu dituzte.
EHUko Hiri eta Komunitate Adimenduak Erasmus Mundus Masterreko (SMACCs) ikasleek irabazi dute sari nagusia, Donostiako Berba-Bera auzoko bizilagunek sortutako Urberoa S. Coop-entzat garatutako energia-komunitatearen inguruko lanarengatik.
Bigarren sarirako bi proiektu aukeratu dituzte. Batetik, Raquel Rierak eta Danel De Pradok eskuratu dute bat, Eibarren energia-komunitate bat garatzeko proposamena diseinatzeagatik. Eta bestetik, Andrea Cecilia Sánchez, Jordi Doldan, Javier Rodríguez eta David Diezek bestea, Gipuzkoako industriaren deskarbonizaziorako plana garatzeagatik.