| Eibar Kantuan musika jaialdia

2023/06/12 18:07
eta kitto!
Juan Bautista Gisasola Udal Musika Eskolaren eta Eibarko Udalaren eskutik, ekainaren 10ean Astelena frontoian egindako Eibar Kantuan jaialdiaren laburpen-bideoa igo dugu gure YouTube kanalera. Musika jaialdian 150 bat partaide aritu ziren, habanerak, Hego Amerikako doinuak eta Eibarko betiko kantu ezagunak abesten. Parte hartu zuten taldeak hauek dira: Juan Bautista Gisasola Korua, Eibarko Koro Gaztea, Sostoa Abesbatza (hiru hauek Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan integratuta daude), Unzaga Abesbatza (Untzagako Jubilatuen Elkartekoa), Kaleetan Kantuz, Trio Medianoche, Voces y Cuerdas, Ustekabe Txaranga, Los Camperos eta Jose Luis Badiola.