Bigarren Errepublikako “Ahotsa(k)” entzun dira berriro Untzagan
II. Errepublika oroitzeko Udaletik prestatu duten programazioaren baitan, aurreko asteko eguenean (apirilak 16) estreinatu zuten “Ahotsa(k)”, Irene Hernando aktore eibartarrak sortu eta zuzendu duen ikuskizuna Coliseo antzokian, eta hurrengo egunean Untzaga plazan taularatu zuten bigarrenez. Batean zein bestean, antzezlanak harrera ezinhobea izan zuen, eta egun bietan bete ziren jarleku guztiak.
2026/04/21
11:58
Silbia Hernandez Arrazola
Indalezio Ojangurenek 1933an atera zuen argazkia, emakume eibartarrek lehenengoz bozkatu zuteneko argazki ezaguna oinarri bezala duen ikuskizunean Eibarko artista ugarik hartzen dute parte, eta aktoreekin batera zuzeneko musika eta dantzak eskaintzen dituzten hainbat taldek hartzen dute parte: Irene Hernando (dramaturgia eta zuzendaritza), Andrea Covadonga, Irati Sampayo, Rita Martin eta Gorka Errasti (aktoreak), Quico Puges (musika), Kaxa, Os Galaicos eta Kezka dantza taldeak (koreografiak), Eibarko abesbatza ezberdinetatik etorritako emakumeak (ahotsak)…






























































