Bihar agurtuko dute denboraldia Eibarko Musika Bandakoek, 20:00etan Amañan hasiko den kontzertuarekin

Bihar agurtuko dute denboraldia Eibarko Musika Bandakoek, 20:00etan Amañan hasiko den kontzertuarekin
2021/07/15 eta kitto!
Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du bihar, 20:00etan Amañan (euria egiten badu, Errebal Plazian izango da). Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta, hauek dira joko dituzten piezak: “El Cumbanchero” (Rafael Hernández), “Frenesí” (Alberto Dominguez), “Tico –Tico” (Zeqinha Abreu), “Amapola” (José María Lacalle), “Mambo Jambo” (Perez Prado) eta “Latin Gold!” (konp. Paul Lavender). Biharko saioarekin agurtuko dute denboraldi motz hau, irailera arte.