Bihar eguerdian emango diote azken agurra Jon Etxaberi, Armeria Eskolan izango den ekitaldian

Bihar eguerdian emango diote azken agurra Jon Etxaberi, Armeria Eskolan izango den ekitaldian
2023/11/17 20:51
eta kitto!
Bihar 12:00etan Armeria Eskolan emango zaio azken agurra Jon Etxaberi. Ekitaldia Eibar, Elgoibar eta Etxarri-Aranatzeko lagunek antolatu dute. Uztaileko azken egunean hil zen Etxabe. Altzolan jaioa, arrasto handia laga zuen Eibarren, hemen eman baitzituen bere bizitzako urte asko. 1950eko hamarkada amaieran apaiztu eta, Azitaingo abade zela, ETAko kide batzuei lagundu eta 1969an atxilotu zuten. Zamorako apaiz-kartzelan sartu eta Burgosko auzian epaitu zuten. Euskaltzale amorratua, ...eta kitto! Euskara Elkartearen sorreran hartu zuen parte. Bihar bere omenez egingo den ekitaldian agurtuko dute: “Bertsolariak, dantzariak, abeslariak, familiartekoak eta bertaratuko garen lagun guztiok emango diogu gure azken agurra”.