Bihar hasiko da Eibarko tabernarien arteko XX. Pintxo Lehiaketa

Izena eman duten 16 tabernetan dastatu ahal izango dira pintxoak eta bezeroek botoa eman dezakete.
Bihar hasiko da Eibarko tabernarien arteko XX. Pintxo Lehiaketa
2024/11/05 19:25
eta kitto!

Bihar eta etzi egingo da Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Eibarko tabernarien arteko XX. Pintxo Lehiaketa “San Andres Sariak”, parte hartzeko izena eman duten 16 tabernetan: Akara, Amesti, Banaka, Baratze Gourmet, Bossa, Bulebú, Gure Leku, Kontent, Koskor, Kultu, Nuvola, Slow, Topaleku, Trinkete, Txoko eta Vinoteca Bacoleku Ego-Gain. Bakoitzaren pintxoa zein den ikusteko diptikoak tabernetan eskuragarri daude. Beste batzuetan bezala, bi egunetan lehiaketarako pintxoak probatzeko aukera izango dute bezeroek, eta epai-mahaiak emango dituen sariez gain, bezeroek boto bidez erabakiko dutena ere banatuko dute. Gainera, botoa ematen duten bezeroen artean sari baten zozketa egingo da.

Akara. Zezen zoroa. Zezen-buztana, gurinezko parmentierra, idiazabal gazta eta lore elektrikoa.

Amesti. Steak tartar gure erara. Txahal-haragi ondua.

Banaka. Banaka. Arrautza-gorringoa patata-kristalean, hirugiharra, trufa edo txistorrekin.

Baratze Gourmet. Sashimi rape gorria. Rapea, erremolatxa, jenjibrea, zitrikoa, guakamolea, gazta, espirulina gaileta.

Bossa. Mar del Caribe. Guakamolea eskalibadarekin eta berdel ketuarekin.

Bulebu. Piroplasto. Txipiroia, tipula, piperra, txipiroi tinta, irina.

Gure Leku. Saski-lore. Platano arrez egindako saskia, okela metxatua, guakamolez lagunduta eta aliolia.

Kontent. Buztanan kurruskaria. Buztana, ogi xafla, piperra, tomatea.

Koskor. Euskal astotxoa. Perrexila, Luma gorri oilaskoa, piperra, limoia, Egotzako gazta, talo berria.

Kultu. Tortilla patata berria. Ziazerbak, patata, olioa, azalorea, errefau txikia, azenarioa, zainzuri berdea, tomatea, tipula, tipulina.

Nuvola. Kua kua. Micuit-a, udare-konpota ardoarekin, trufa, pistatxoa, oliba olio birjina.

Slow. Taco 0 (km 0). Haragia, letxuga, gazta, porrua, tomatea eta saltsa.

Topaleku. Bacagran. Barazkiak labean, porrua, tipula morea, berenjena, bakailao xerrak, granada eta pil-pil saltsa.

Trinkete. Txerri pausotxuak. Barazkiak eta txerrikia.

Txoko. Delicias del txoko. Galeperraren arrautza-foita, tipula karamelizatua, ahuntz-gazta eta modena.

Bakoleku Ego-Gain. Jacinto. Ogi xerra, eusko label tomatea, ondarroa Guenaga hegaluzea, baserriko porrua hotza eta oliba olioa.