Bihar ipiniko dute martxan Txontako igogailu publikoa
2020/06/11
08:42
eta kitto!
Bihar ipiniko dute martxan Txontako 42. eta 44. zenbakien artean eraikitako igogailu publiko berria. Lanak iazko urrian hasi ziren, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras enpresaren eskutik, eta 331.000 euroko kostua izan dute. Igogailuarekin Udalak auzoaren goialdeko irisgarritasuna hobetu nahi izan du, Txonta kalea Galiziako pasealekuarekin lotuz.