Bihar itxiko da Eibar100 Trail Erronkan parte hartzeko izen-emate epea

Maiatzaren 15ean, 22:30ean, hasiko da erronka: 100 kilometro, 21 ordutan eta sei etapatan egiteko aukera
Bihar itxiko da Eibar100 Trail Erronkan parte hartzeko izen-emate epea
2026/05/05 16:34
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboak Eibar100 Trail Erronka antolatu du maiatzaren 15rako eta bihar, maiatzak 6, amaituko da izena emateko epea. Beraz, izena eman nahi izanez gero, HEMEN egin daiteke.

Erronka ez-lehiakorra izango da eta trail running-aren esentzian murgiltzeko aukera emango die aditu zein hasiberriei. Guztira 100 kilometro egiteko aukera egongo da, 21 ordutan, eta sei etapatan egongo da banatuta (nahi beste egiteko aukerarekin).