Bihar jakingo dira Errebal berrirako herritarrek bozka bidez aukeratu dituzten izena eta irudia
2018/05/10
17:34
eta kitto!
Errebalen eraikiko den erabilera anitzeko gunerako herritarrek aukeratutako izena eta irudia bihar emango dituzte ezagutzera, 11:30ean udaletxeko pleno aretoan. Jendearentzat zabalik izango den ekitaldian herritarrek emandako botuak zenbatuko dituzte eta Udal arduradunek herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, "batez ere, lehiaketan parte hartu duten ikastetxeetako ikasle eta irakasleak eta, apirilaren 23tik 30era bitartean, Pegorara botua ematera gerturatu ziren herritar guztiak".