Bihar jarriko dituzte salgai Antzerki Jardunaldietarako sarrerak

Bihar jarriko dituzte salgai Antzerki Jardunaldietarako sarrerak
2024/01/26 10:47
eta kitto!
Atzo eta gaur Antzerki Jardunaldietarako sarrerak aurrez aurre erosteko hitzaurrea egiteko aukera izan ondoren, bihar jarriko dituzte salgai antzezlanak ikusi ahal izateko sarrerak, aurrez aurre zein modu birtualean. Dena dela, ikuskizunak baino ordubete lehenago ere erosi ahal izango dira Coliseo antzokiko leihatilan bertan, sarrerarik balego; eta hilaren 29tik aurrera, astelehen eta barixakuetan erosi ahal izango dira Coliseon, 17:30etik 19:30era.

Coliseoaren Laguna txartela dutenek, 15 euroko kostua duten antzezlanetan 10,50 euro ordaindu beharko dute eta 12 euroko kostua dutenetan 8,50 euro. Coliseoaren Laguna txartela sarreran erakutsi beharko da.

Hona hemen Antzerki Jardunaldien egitaraua.