Bihar zabalduko dituzte herritarrentzat Errebal Plazia eraikinaren plaza eta inguruak
2021/07/08
14:08
eta kitto!
Alkateak eta beste udalkide batzuk bihar eguerdian egingo duten ekitaldi labur baten ostean, herritarrentzat zabalik geratuko dira Errebal Plazia eraikin berriaren plaza estalia eta inguruak. Jon Iraola herriko alkatearen berbetan, “ostiraleko ekitaldi xume eta soialarekin Errebal Plaziaren bihotza, haren plaza eta inguruak, zabalduko dizkiegu herritarrei. Era horretan emango diogu hasiera azaroan amaituko den prozesu bati, hilabete horretan irekiko baita merkatu plaza eta orduan egingo dugu Errebal Plaziak merezi duen inaugurazio-ekitaldia”.
Aurreratu dutenez, behin Errebal Plaziaren plaza eta inguruak herritarrentzako zabaldu eta gero, Udalaren hurrengo helburua eraikinaren -2 solairuan dauden garajeak eta trastelekuak esleitzeko prozesuarekin amaitzea da. Irailerako aurreikusten dute garajeak entregatzea. Era berean, txandakako parkinga, eraikinaren -1 solairuan kokatua, irailaren hasieran jarriko da martxan.
Bestalde, gogorarazi dutenez, uztailaren 19an amaituko da Errebaleko merkatu plaza berria osatuko duten emakidako sei saltoki finkoetako bat hartzeko interesa dutenek eskaintzak aurkezteko epea. Aurkeztutako eskaintzak teknikoki aztertu ondoren, adjudikatu egingo dira saltokiak.
Bestetik, Udalak laster aterako du lizitaziora eraikinean kokatuko den kafetegia. Aurreikusita dago uztaila amaitu baino lehen argitaratzea haren oinarriak, nahi duenak bere proposamena aurkezteko.
Udaletik adierazi dutenez, “gainera, Errebal Plazaren espazio soziokulturalak modu progresiboan joango dira txertatzen herriaren bizitza sozialean eta kulturalean, herrian egingo diren kultur eta aisialdi ekitaldien egoitza berri bat izatera pasatuz”.
Azaldu dutenez, datozen asteetan El Casco bizitegi-eraikinaren parean amaitzeke dagoen obra txikia egingo da: “Alegia, goi-tentsioko linea bat aldatzearekin lotutako jarduera bat egingo da, eta ordura arte toki hori behar bezala mugatuta eta babestuta geratuko da”. Uztaileko bigarren hamabostaldian hasiko dira Errebal Plazia eraikin berriaren inguruneko zati den Muzategi kalea berrurbanizatzeko lanak.