Biharrian gara! kultura sormen programazioari hasiera emango dio Biharrian espazioak

Biharrian gara!  kultura sormen programazioari hasiera emango dio Biharrian espazioak
2016/01/13 09:46
eta kitto!
Hurrengo hilabeteetarako kultur egitarau sendoa sortu du Biharrian espazioak. Izan ere Biharrianek, ekimen ekonomikoa sortzeaz gain, kultura sortzeko espazio bat ere izan nahi du. Hiru izango dira urtarrila eta martxoa bitartean garatuko diren gai nagusiak: moda diseinua, diseinu grafiko eta industriala, eta arkitektura. Bitartean behin-behineko liburu-denda ere egongo da bertan eta, horrez gain, musika emanaldiak, hitzaldiak, proiekzioak eta ikastaro laburrak izango dira.
Hauek dira urtarrilean zehar garatuko diren ekitaldiak:
- Moda diseinuko SINPATRON workshopa Alberto Etxebarrieta bilbotar disenaitzailearen eskutik. Urtarrilak 16 eta urtarrilak 22an.  Diseinuan edo artean interesa duen jendeari zuzenduta. Beharrezkoa da josteko makinaren erabileran oinarrizko ezagutza izatea.
- Emak bakia! filmaren proiekzioa eta Alberto Alegria zuzendariarekin mahaingurua: urtarrilak 17an.
- Moda diseinatzaileen erakusketa azoka (showroom market): urtarrilak 23an.
- Ainara LeGardonen kontzertua: urtarrilak 29an.
- Moda diseinuko enpresa bat sortu eta bideratzeko kurtso laburra Want coop enpresaren eskutik: urtarrilak 30an.

Ekitaldiak Ubitxa 16-18an izango dira eta izena emateko apuntatubiharrian@gmail.com eposta erabili dezakezue. Informazio gehiago nahi izanez gero: 943 01 42 96 edo www.biharrian.com

Biharrian gara! proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Sormen Lantegiak programaren laguntza  du, eta baita Eibarko Udalarena ere.