Bilbao Makers sortzaile-komunitateak bere esperientzia aurkeztuko du gaur

Bilbao Makers sortzaile-komunitateak bere esperientzia aurkeztuko du gaur
2013/12/17 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 17) Bilbao Makers-ek erremintak, ezagutza eta proiektuen partekatzean oinarritutako bere esperientzia aurkeztuko du Eibarko Armagintzaren Museoan, 18.30etan hasita. Sortzaile komunitate horren ildo nagusiak fabrikazio digitala, kode irekiko erreminta teknologikoak, kooperazio-ikuspegiak eta aldaketa soziala modu positiboan dira eta, besteak beste, fabrikazio digitalerako teknologiei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte. Horren guztiaren berri emango dute Gertatu ekimenaren barruan antolatu duten gaurko aurkezpenean.