Bio-Osasunaren arloko bi enpresa-proiektuk eraman dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sarien 33. edizioan
2023/07/05
16:31
eta kitto!
Bio/Osasun eremuko bi enpresa-proiektuk jaso dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria-Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien 33. edizioan, gaur goizean Teknikerren egindako ekitaldian. Mikrobiomik, Ideiak/Enpresa Proiektuak kategorian, eta Glucovibes, Enpresa Berria kategorian, “beraien ikuspegi berritzaileagatik eta merkatuan duten inpaktu-potentzialagatik” hautatu dituzte. LetMeCharge, Vidext Technologies eta Industrias Mail enpresek ere protagonismo berezia izan dute, Nazioartekotze Saria, Eibarko Udalak emandako Eibarko Enpresa Sari Berezia eta Iñaki Goenaga Aitorpena jaso dituzte eta.
Sariak banatzeko ekitaldian Euskadiko ekintzaile-, enpresa-, zientzia-, hezkuntza- eta erakunde-arloko ordezkari ugari bildu dira. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak hartu dute parte. Esan dutenez, sari hauek “ekintzailetzaren eta berrikuntzaren aldeko apustuan duten balioa azpimarratu dute, enpresa-eraldaketa, hazkunde ekonomiko eta gizarte-ongizate estrategia gisa”. Sarien banaketan Andrés Saborido Wayrako zuzendari managinga eta ekintzailetza korporatiboan eta eraldaketa digitalean adituak ere hartu du parte, bere esperientzia partekatuta.