BIRAKA dantza taldeko 300 dantzarik kalea hartuko dute bihar "Girabirakalejira" ikuskizunarekin
2019/12/12
10:11
eta kitto!
Gabonak gertu direla eta, Birakako dantzariek dantza kalera aterako dute bihar, ostirala. Kalejira Toribio Etxebarria kalea zeharkatuz Unzaga plazara helduko da, bertan Gabonetako abestiekin osatutako emanalditxo bat eskaintzeko.
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Anbulatorio aurreko plazan. Iraupena 40 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta bertan 300 bat dantzarik hartuko dute parte.
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Anbulatorio aurreko plazan. Iraupena 40 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta bertan 300 bat dantzarik hartuko dute parte.