Birziklatutako latekin egindako muralak ikusgai ipini dituzte Ingurumenaren Egunean
Gaur (ekainak 5) Ingurumenaren Eguna dela eta, birziklatutako latekin egindako muralak ikusgai jarri dituzte Untzagan.
2024/06/05
16:11
eta kitto!
Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak eta Debegesak, Eibarko Udalarekin lankidetzan antolatutako Latia emon! ekimenaren baitan, Eibarko hamabost entitatek egin dituzte hormairudiak: San Andres zaharren egoitza, Egogain Gerontologia Zentroa Egoitza, Otezuri Egoitza, Amaña Herri Ikastetxea, Arrateko Andra Mari HLHI ikastetxea, Urkizu HLHI ikastetxea, Eibar BHI Jardiñeta, Eibar BHI Isasi, Kalexka, Maria Fundazioa, Zabaltzen Sartu eta Aubixa. Ekainaren 16ra arte, hormairudiak Untzagako gizarte zentroan ikusi ahalko dira, bertan zabaldu duten erakusketan.