Bista Ederreko igogailua astebururako martxan ipiniko dute
2016/09/27
16:10
eta kitto!
Bista Eder eta Eulogio Garate kaleen arteko igogailua asteburuan berriz martxan ipiniko dutela adierazi dute udaleko Obra eta Zerbitzu Sailek. Kale biak lotzen dituen igogailua aurreko astelehenaz geroztik geldirik dago. Azaldu dutenez, "egun hartan, igogailuen mantentze-lanaren ardura daukan enpresak, Thyssenkrupp etxeak, kableetako bat higatua zegoela ikusi zuen, igogailua jaisteko eta igotzeko polea ukitzean higatu baita". Gauzak horrela, beste kable berri bat ipini arte enpresak igogailua gelditzeko erabakia hartu zuen, "erabiltzaileen segurtasuna zaindu eta bermatzearren". Udalak bere esku dagoen guztia egiten dihardu kablea aldatu eta igogailua lehenbailehen berriz martxan ipintzeko.