Bittor Sarasketa kalea itxita dago
2012/09/13
00:00
eta kitto!
Gaur (eguena, hilak 13) goizean goizetik ezin da automobilez Bittor Sarasketa kalean sartu, bertan beharrean diharduen garabia haundi batek errepide osoa betetzen du eta. Errepidea egun osoan itxita egotea dago aurreikusita eta garabia kendu etaerrepidea berriz zabaldu bitartean, kale horretan garajea dutenek ordezko sarbidea (Matsarirako tunelaren aldamenekoa) erabili beharko dute. Ibilgailua parking publikoan dutenek, berriz, bakarrik bariantetik irteteko aukera izango dute eta egun osoan ez da parking-era sartzeko aukerarik izango. Eta zamalanetarako Estaziño kalean zein Bittor Sarasketa kaleko goiko aldean dagoen tokira sartzerik ere ez da izango.