Bittor Sarasketako epaitegi zaharrean gazteentzat zuzkidura-etxeak egingo dituzte
2021/01/21
15:56
eta kitto!
Bittor Sarasketa kaleko epaitegi zaharreko eraikina eraldatzeko eta 19 zuzkidura-bizitoki egiteko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egindako eskaerari oniritzia eman dio Eibarko Udaleko Hirigintzako Batzorde Aholkulariak aste honetan. Jarduketa hau Etxebizitza Sailak eta Eibarko Udalak lehenagotik zuten akordioaren emaitza da. Bertan jasota dagoenez, eraikinaren titularra den Eusko Jaurlaritzak zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko konpromisoa hartu zuen eta, aldi berean, sotoa eta beheko solairuaren zati bat Udalaren esku lagatzea adostu zuen, 380 metro karratu dituen azalera erabilgarri horretan udal zentro ludikoa zabaltzeko.
Zuzkidura-bizitokiak udalerrian bizi diren gazteentzat pentsatutako formula bat dira, alokairu babestutako erregimenean eta denbora mugatu baterako, bizitzeko tokia izan dezaten. Horretarako, beraien ahalmen ekonomikora egokitutako errentak ezartzen zaizkie.
Eraikinak gaur egun sotoko solairu bat, etxabea, solairuartea, hiru solairu eta estalkia ditu. Egindako azterketaren arabera, eraikina ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, solairuartea eraistea eta etxabeko forjatuaren kota igotzea proposatu dute. Horrela, udal zentro ludikoa etxabean eta sotoan egingo dute eta zuzkidura-bizitokiak, berriz, goiko hiru solairuetan kokatuko dituzte. Guztira 19 egingo dira: sei solairu bakoitzean eta, gainera, beheko solairuan, premia bereziak dituztenei egokitutako bizitoki bat eraikiko da.
Eusko Jaurlaritzak obrako hondakinen gestioari dagokion abala aurkezten duenean, Tokiko Gobernu Batzarrak lanean hasteko lizentzia emango dio. Behin lizentzia hori emanda, Eusko Jaurlaritzak eraikinaren eraberritze integrala egingo du, egitura bere horretan lagata eta barrualde osoa hustuta.
Bittor Sarasketako epaitegi zaharreko eraikina 2002ko martxoaz geroztik dago hutsik, ezertarako erabili barik eta, urteak joan urteak etorri, eraikina bera zein barruko guztia asko hondatu eta kaltetu dira.