"Bizi Errebal" kanpainako saridunek pozarren jaso dituzte 300 euroko erosketa-txartelak
2019/05/31
14:25
eta kitto!
Gaur eguerdian banatu dituzte "Bizi Errebal" kanpainako erosketa-txartelak saridunen artean, Ibarkurutzeko iturrian. Eibarko Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren ekimenez jendea Errebal inguruko taberna eta dendetan erostera animatzeko asmoz abiatutako kanpainan 43 establezimenduk hartu dute parte eta, horietako bakoitzak 300 euroko erosketa-txartela oparitu du, maiatzaren 6tik 25era bitartean zerbait erosi duten bezeroen artean zozketa egin eta gero. Guztira 12.000 eurotik gora banatu dituzte saritan. Saridunek pozarren jaso dute saria, talde argazkian ikus dezakezuen moduan. Zorionak!