Bizitzako gazi-gozoak gaur Coliseo antzokian "El Vodevil"-en eskutik
2016/11/04
09:20
eta kitto!
Gaur 20:30ean “Mármol” antzezlana hartuko du Coliseo antzokiak, El Vodevil-en eskutik. Susana Hernandez, Pepe Viyuela, Jose Luis Alcobendas eta Elena Gonzalez antzezleek jardungo dute taula gainean, Antonio C. Guijosak zuzenduta, "komedia mingotsa, gaur egungo tragedia" eskaintzeko. Marina Carrek sortu duen lana ikusteko sarrerak 18 euro balio du eta, betiko moduan, ikuskizunaren aurretik antzokiko leihatilan erosteko aukera izango da.