Bogoroditsie eta Sostoa abesbatzen Gabon Kontzertua
2015/12/21
13:10
eta kitto!
Astelehenean Durangoko Bogoroditsie eta Eibarko Sostoa abesbatzek Gabonetako kontzertua emango dute elkarrekin, 20:00etatik aurrera San Andres elizan. Eibartarrekin batera etorriko den taldea Durangon 1993an sortutako ganbera-abesbatza da eta sari ugari jaso ditu jaialdi eta lehiaketetan.
Eibartarrek hasiko dute emanaldia, honakoak abestuta: "Olentzero" (J. Ozeinart), "Responsorio de Navidad" (A. Donostia), "Es müssen sich freuen" (F.E. Niedt), "Hodie Christus natus est" (F. Poulenc), "Oi Betlehem" (A. Donostia), "Txamarra txartxo bat" (J.M. Zubiria), "Haur txiki ta eder" (P. Aranaz), "Hirur erregerekin" (J.M. Zubiria). Jesus Mari Sagarnak eta Mari Karmen Etxebarriak zuzenduko dute kontzertua eta Isabel Laspiurrek pianoarekin lagunduko die. Durangoko abesbatzak, berriz, "Four motets; Gloria Patri, Adoramus Te, Domine miserere, Ave Maria" (R. Tas), "Peccavi" (M. Praetorius), "Ubi Caritas" (O. Gieilo) eta "Pater noster" (R. Martinkenas) abestuko ditu, Jon Ugarrizak zuzenduta.