BOJ, 114 urte gure sukaldeetan
2019/11/12
12:11
eta kitto!
Azala berritzen duen animalia izango balitz bezala, BOJek aurpegi berria aurkeztu zuen apirilean. 114 urteko ibilbidea izanik sasoi berrietara egokitzen jakin du enpresa eibartarrak, eta azken zaharberritzearekin ez du bizirik jarraitu nahi bakarrik, beste bultzada bat eman nahi dio bere jardunari. Munduko toki guztietara eramango dion bultzada.
BOJek Matsarian duten fabrikatik milioika produktu irten dira Txina, Egipto, Iran, AEB, Vietnam, eta Europa eta Ekialde Ertaineko hainbat herrialdetara. Matsariako fabrika gerraosteko Eibarko ikurra da eta, BOJen goiburuak dioen bezela, Eibarko industriaren eredu bihurtu den enpresa bat jakin dute egiten han. Orain, ordea, bitan banatuko da azalez aldatzen dakien animalia.
BOJ Global da BOJen aurpegi berria eta Ibarkurutzen ditu bulegoak, Banco Gipuzcoano zegoen tokian. Bankuari keinu eginez, gainera, kutxa gotorra utzi dute eta urrezko kortxo-kentzekoa dago bertan gordeta. Bestela, goitik behera berritu dute lokala, BOJek igorri nahi duen modernotasuna irudikatzeko. “Hilabete hauek nahiko biziak izan dira, barruan izan ditugun aldaketen ondorioz moldatzeko aldia izan da-eta”, esan digu Gabriel Ros BOJ Globaleko marketing teknikariak, “baina oso interesgarria izan da honek guztiak hartzen duen forma nolakoa den ikustea”.
Izaera eibartarra
Ibarkurutzekoa BOJen esportazio bulegoa da eta marketineko langileak, produktu-managerra eta esportazioaren inguruan lanean dabiltzan pertsonak egon ohi dira bertan. “Matsarian taillarra, Santiago Olañeta BOJeko presidentearen bulegoa, finantzariak, iberiar penintsulako komertzialak eta biltegia geratzen dira”, Rosek dioenez. Bulego berriarekin kalera hurbildu dira, Eibartarron albora. “Eibartarrengandik hurbilago egoteko eta markaren irudi aktualagoa eskaintzeko joan gara Ibarkurutzera. BOJ 1905. urtean sortu zen, baina inoiz baino aktualagoa da”. Horrela, Matsariako industrialdeak ematen dion izaera galdu gabe, eibartarron egunerokotasunaren parte sentitu nahi du BOJek.
Besteak beste, izan duen industriagatik da ezaguna Eibar baina azken urteotan izaera hori galdu egin da. Mundu mailan ospea lortu zuten marka batzuk desagertu egin dira eta beste batzuek Eibartik kanpo aurkitu zuten egoitza berria. BOJek, ordea, Eibarren geratzeko apustua egin zuen eta gure artean egin du 114 urteko ibilbidea. “Sare komertzial berriekin nazioartean gure presentzia hedatu bada ere, BOJ oso errotuta dago Eibarren, izaera familiarra du eta oso harro dago bizitza osoan zehar bere egoitza Eibarren izateaz”, Rosen berbetan. Bere iritziz BOJen zuzendaritzak esfortzu berezia egin du 114 urtez enpresa Eibarren eusteko, “nahiz eta kostu ekonomiko altuagoa izan”.
Zer eskaintzen dio BOJek Eibarri eta zer Eibarrek BOJi? Marketing teknikariaren ustez BOJek lanpostuak eta nazioarte mailan ospe garrantzitsua duen marka bat edukitzea eskaintzen dio Eibarri; eta Eibarrek langileak, Armeria Eskolarekin harreman zuzena eta hurbilekoa, eta eibartarron izaera eta gauzak ondo egiten jakitea eskaintzen dio BOJi. “Hainbeste urtetako historiak arrasto garrantzitsua utzi du enpresan”.
Ez da erraza 114 urte dituen enpresa bat aurkitzea, mila gertakizun eta gorabehera ekonomiko gertatu direlako urte hauetan. Beraz, zein izan da BOJen sekretua urte hauetan bizirik jarraitzeko? Hau da Gabriel Rosen erantzuna: ”Zuzendaritzaren eta langileen konpromisoa, eta BOJ-ek enpresa moduan gizartean egon diren aldaketetara egokitzeko izan duen gaitasuna”. Horrez gain, beste kontu bat aldarrikatzen du marketing teknikariak. “Produktuaren kalitateari eutsi diogu urte hauetan zehar eta bezeroak zaintzen saiatu gara”.
Tradizioa eta berrikuntza
Kalitatea, hori da BOJek bere produktuei eman nahi dien balio erantsia. Hontz itxurako kortxo-kentzekoa da BOJen produktu ikurra, 1932. urtean patentatu zutena; eta paretako kortxo-kentzekoa, bestetik, 1959. urtean patentatu zuten. Bien diseinua gutxi aldatu da sortu zirenetik, produktuen kalitateari ematen baitiote garrantzia. “Produktuen xehetasun guztiak eta bezeroak zaintzeaz arduratzen gara, eta horrek egiten gaitu ezberdin”. Beste herrialde batzuetan (Txinan, adibidez) ekoizten duten enpresek produkzio-maila altuagoa dute eta zentzu horretan eurekin lehiatzea zaila da BOJentzat. “Gure produktuak Matsarian sortzen ditugu, beste inon”, eta, hain zuzen ere, hori da BOJen indarra, etxean egiten den kalitatezko produktua eskaintzea. “Etxean beti ikusi izan ditugu BOJen produktuak”, dio Rosek. “Nire aitxitxa eta amamaren etxean, adibidez, 30 urte baino gehiago dituen kortxo-kentzekoa dago eta lehenengo egunean bezala funtzionatzen du”.
Metalezko produktuak eskaintzen hasi zen BOJ eta sukaldeko tresnak sortzen pasa du bere historiako denborarik gehiena, baina 114 urtetan asko aldatu dira gizartearen beharrak. BOJ beti saiatu da atzean ez geratzen eta jarrera berarekin jarraitzen du gaur egun. Izan ere, bere esentzia markatzen duten produktuez gain (hontz itxurako kortxo-kentzekoak, adibidez), teknologia berrieneko etxetresna elektrikoak sortzen du. “Adibidez, hutsezko-irabiagailua oso tresna berritzailea da eta Bosch-ek eta guk bakarrik sortzen dugu”, dio Rosek. Hala ere, sukaldeko tresneriak jarraitzen du izaten BOJ-en indar gune handiena.
Ikusgarriago bilakatzen
Aurpegi-berritzeak behar berriak ekarri dizkio BOJi eta horiek asetzeko lanpostu berriak sortu ditu. Bulego eta langile berriek ez dute enpresaren eguneroko jarduna gehiegi aztoratu, baina aldaketak eman ditu emaitza batzuk dagoeneko. “Aurretik erabiltzen genituen banaketa-sareak erabiliz merkatuak zabaltzeko apustua egin dugu, Asian batez ere. Hornidura-produktuen eta etxeko-produktu txikien eskaera hazi egin da eta hori asetzen saiatu gara”.
Nahiz eta orain arte ere munduan zehar ibili den, nazioartekotzeko izaera berretsi du BOJ-ek azken hilabeteotan eta bat egin du gure herriko erakunde internazionalenarekin, Eibar FT-rekin. 2019/2020 denboraldian BOJ berbak janzten dituzte elastikoaren bizkarrean Eibarko jokalariek eta LaLiga jarraitzen duten milioika begiek ikusi ditzakete astebururo. “BOJek beti egin du Eibar FT-ren alde eta babesle izateko aukera izan dugu orain”, Rosek dioenez. “Kamisetetan agertzeaz gain, partiduetarako sarrerak zozketatzen ditugu sare sozialetan eta Eibarko koloreez margotutako produktuak eskaintzen ditugu, besteak beste”.
Sukaldeko tresnak sortzen dituen enpresa izanik, BOJen produktuak ezin ziren falta Euskal Herriko telebista-sukaldari famatuenaren sukaldean. Karlos Argiñanoren telebista-saioan bere tokia du BOJek gaur egun eta Jon William sommelierrak Matsarian egindako produktuak erabiltzen ditu ardoari buruz berba egiten duen atalean. “Gainera, Argiñanoren Bainet ekoiztetxearekin akordioa dugunez, frontoietan ere gure izena agertzen da”.
Foball zelaietatik eta frontoietatik kanpo, beste proiektu bat jarri du martxan BOJek: ‘The art of good living’. “Bertan, Jon William sommelierrak uztartzeari (maridajeari) eta ardoari buruzko bideoak egiten ditu; eta Aingeru chefak miniaturazko sukaldaritza-errezetak egiten ditu”. Biek BOJ produktuak erabiltzen dituzte, katalogo berriak duen estetika minimalistaren ildotik.
Eibarko produktuekin kozinatzen
BOJez gain, etxetresnak eta sukalde tresneria txikiak sortu dituzten hainbat enpresa egon dira Eibarren: G. Arizaga, Solac, Jata, Industrias Albizuri, Aitor, Industrias Alzuca, Irazola… Batzuk desagertu egin dira, eta beste batzuek Eibartik kanpo jarraitu dute euren ibilbidea, baina Eibarko ikur izan dira noizbait. Horrela, Debabarreneko ostalariek antolatzen duten Tripontziak programarekin batera, Eibarko Armagintza Museoak ‘Sukaldatzen Made in Eibar’ izeneko erakusketa jasoko du gaurtik aurrera abenduaren 1era arte.
Aipatutako enpresen produktuak ikusteko aukera egongo da, eta baita enpresen historia eta izan duten ibilbidea ikusteko aukera ere. Beraz, gasezko sukaldeak, txigorgailuak, kafe-makinak eta Eibarren sortutako beste hainbat etxetresna txiki egongo dira ikusgai.
Erakusketa ikusteko doako bisita gidatua egin nahi izanez gero, azaroaren 16an egongo da aukera 17:00etan euskeraz eta 18:30ean gazteleraz. 20 pertsonarentzako bisita izango da eta 943 70 84 46 telefonora deituta edo museoa@eibar.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.