Bolunburu Oroigarria zirkuitu berriarekin dator aurten
Abenduaren 14an jokatuko da Arrateko krosaren 74. edizioa
2025/12/02
12:26
Ekhi Belar
Bolunburu Oroigarria krosaren 74. edizioa jokatuko da abenduaren 14an, Arraten, eta ibilbide berria izango du aurten, 1970eko hamarkadako ibilbidea berreskuratuz. “Atleten zein ikusleen hurbiltasuna eta erosotasuna hobetzea espero da, Arrateko zelaia izango baita krosaren gune nagusia”, Eibarko Klub Deportibokoen berbetan.
Aurten, gainera, proba III. Euskal Kros Ligako parte izango da, eta Euskadiko Atletismo Federazioak (EAF-FVA), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioek, eta Euskal Herriko kros antolatzaileek elkarlanean antolatutako egutegi ofizialean kokatzen da. Bolunburu Krosa izango da liga honetako azken-aurreko proba, eta ondoren, Amurrioko Nazioarteko Krosa jokatuko da abenduaren 28an.
Hau da lasterketaren ordutegia:
- 10:30 – SUB 16 + MASTER FEM (2.700 m | 2AB)
- 10:50 – SUB 16 + MASTER MASC (2.700 m | 2AB)
- 11:05 – SUB 18 + SUB 20 FEM/MASC (3.480 m | A + 2AB)
- 11:30 – ABS + SUB23 FEM/MASC (6.750 m | 5ABC)
- 12:05 – INFANTIL NESKAK (2.340 m | 3A)
- 12:20 – INFANTIL MUTILAK (2.340 m | 3A)
- 12:35 – ALEBIN NESKAK (1.380 m | 3C)
- 12:50 – ALEBIN MUTILAK (1.380 m | 3C
- 13:00 – BENJAMIN LOKALAK (460 m | 1C)