Brad Pitt eta Javier Bardemen 1 Formulako pelikula botako dute asteburuan Coliseon

'Algo le pasa a mi yerno' eta 'Cómo entrenar a tu dragón' pelikulak ere emango dituzte
Brad Pitt eta Javier Bardemen 1 Formulako pelikula botako dute asteburuan Coliseon
2025/07/03 12:53
eta kitto!

Film hori izango da berritasun bakarra joan zen asteburutik Coliseon karteldegian duen programazioan. Beste biak, Arnaud Lemort-en “Algo le pasa a mi yerno” eta Dean DeBlois-en “Cómo entrenar a tu dragón” beste asteburu bat egingo dute karteldegian, lehenengoa 1 Aretoan proiektatuz eta bigarrena 2 Aretoan. Joseph Kosinskiren “F1. La película” filma, bestalde, Antzokian proiektatuko dute eta, bi ordu eta erditik gora irauten duenez, ordutegi berezia izango du; hori dela eta, zapatuan hiru saio izan beharrean, Kosinskiren pelikulako bi bakarrik eskainiko dituzte: bat 17:00etan eta bigarrena 22:00etan. Domekako lehen saioa, bestalde, ordu erdi lehenago hasiko da, 16:30ean.