"Braderie" azokaren bigarren edizioa egingo da maiatzaren 16an

Egun horretan, herriko establezimenduek beren produktuak aterako dituzte kalera. Izena emateko epea maiatzaren 5era arte dago zabalik.
"Braderie" azokaren bigarren edizioa egingo da maiatzaren 16an
2025/05/05 08:59
eta kitto!

Braderie azokaren bigarren edizioa egingo da maiatzaren 16an, barixakua, Eibarren, herriko merkataritza suspertzeko heburuarekin. Izena emateko epea gaur amaitzen da, maiatzak 5. Interesatuek mezu bat idatzi behar dute helbide honetara: info@eibarcentrocomercialabierto.com

Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak antolatu du, Eibarko Udalarekin, Merkatarien Elkartearekin eta Ostalarien Elkartearekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin,"esperientzia berezi bat eskainiz",

Egun horretan, herriko establezimenduek beren produktuak aterako dituzte kalera, mahaiak, esekitokiak, erakusmahaiak edo beste euskarri batzuk erabiliz, ingurune dinamiko eta erakargarri bat sortzeko asmoz. Erosketak egiteaz gain, musika,  gastronomia eta familia guztiarentzako jarduerak egongo dira.

 

Saltokientzako izen-ematea zabalik

Produktuak salgai dituzten Eibarko merkataritza-establezimendu eta zerbitzu guztiak daude gonbidatuta. Izena emateko epea maiatzaren 5era arte dago zabalik. Izena emateko interesa dutenek mezu bat idatzi behar dute helbide honetara: info@eibarcentrocomercialabierto.com