Bueltan dira Usartza Txistulari Taldearen kontzertuak

Domekan udaletxeko arkupeetan izango dira Eibarko txistulariak, kontzertuen denboraldiari hasiera emateko
Bueltan dira Usartza Txistulari Taldearen kontzertuak
2024/10/16 19:05
eta kitto!
Ikasturte hasieran Arrateko Amaren jaietan, Kofradia egunean, Zornotzako txistu egunean eta Aginagako San MIguel jaietan jardun ondoren, denboraldi honetako lehen lehen kontzertua eskainiko du Usartza Txistulari Taldeak domeka honetan, urriak 20. Eguerdiko 12:45ean izango da emanaldia, udaletxeko arkupeetan
 
Mota ezberdinetako doinuak joko dituztela iragarri dute: antzinako doinuak, doinu herrikoiak, siutea, orripekoa, arin-arina eta zortzikoa. Jarraian kontsulta dezakezue egitarau osoa: