Burgos50 ekimenak erreferentziazko 86 independentziazalek babestutako adierazpena aurkeztu du
2020/11/29
23:37
eta kitto!
Burgosko Prozesuaren 50. urteurrena dela eta, Burgos50 ekimenak aurkezpen publikoa egin du eguerdi honetan Eibarren. Txaltxa Zelaian izan da ekitaldia eta bertan adierazpen bat irakurri du Itziar Aizpuruak, 16 auzipetuetako batek, Olaia Matxain gaztearekin batera. Adierazpenari erreferentziazko 86 independentziazalek eman diote atxikimendua. Ekimenak Eibar aukeratu du adierazpena aurkezteko, orain dela 50 urte hiri hartan mobilizazio garrantzitsuak egin zirelako gerra kontseiluaren aurka eta errepresio bortitza izan zelako hango herritarren aurka. Manifestazio horietako batean tiroz hil zuen poliziak Roberto Perez Jauregi gazte eibartarra.
Ekitaldiaren hasieran, Sabino Cuadra bozeramaileak garaipen hura eta ondoren etorri direnak ekarri ditu gogora: “Frankismoak lezio bat eman nahi zien bere aurka altxa ziren gazte haiei eta bide batez Euskal Herriari. Baina boomerang bilakatu zen. Gure belaunaldiak frankismoa garaitzea posible zela ikusi zuen. Borrokatuz garaipenak lortu zitezkeela. 50 urte hauetan Euskal Herrian burjabetzaren aldeko mugimendu zabalak antolatu dira, eta garaipenak eskuratu dituzte”.
[video width="500" height="288" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/11/VID-20201129-WA0003-1.mp4"][/video]
Orain dela 50 urte bezala, oraindik ere Euskal Herriari hitza eta erabakia ukatzen jarraitzen dutela salatzen dute gaur irakurri duten adierazpenean, eta euskal Errepublika helburu lanean jarraitzeko prestutasuna berretsi du.
Ekitaldi nagusia abenduaren 19an
Burgos50 dinamikak hainbat ekimen aurreikusi ditu abendurako. Pandemiak erabat baldintzatu du hasieran aurreikusitakoa baina herriz herri hainbat ekimen egingo dituzte. Horiez gain, orain dela 50 hil zituzten bi herritarak gogora ekartzeko oroimen ekitaldi xume bana egingo da: Roberto Perez Jauregiren omenez hilaren 10ean Eibarren eta Antonio Goñiren omenez hilaren 20an Etxarri-Aranatzen. Ekitaldi nazionala abenduaren 19an izango da eta modu telematikoan emitituko da.