[Karikaturak] Bustinduitarren
2023/02/05
12:43
eta kitto!
BUSTINDUITARREN kalea Amaña auzoan dago. Tiburzio Anitua eta Asola-Igartza artean dagoen kalea da. Bustinduitarrak izan ziren armagintzaren garapenaren bultzatzaile nagusiak denbora luzean. Bustinduitarren historioak XVIII. mendera arte garamatza. Garai horretakoa da Agustin Bustindui. Bustinduitar hau bere sasoiko armaginik famatuenetarikoa izan zen. Eibarko alkatea izan zen 1753. urtean. Beranduago Frantzisko Antonio Bustindui agertzen da kroniketan. Hau ere armagina izan zen, eta baita alkatea ere 1784an. Ospetsuena Juan Esteban izan zen eta Gaspar Melchor de Jovellanos idazle espainiarrak asko goraipatu zuen bere armen kalitatea.
Egileak: Patxi Uribe (pistola) eta Maialen Jauregi (pertsonaia) (Eibarko Dibujo Eskola)