Calbeton kalea trafikoarentzat zabaldu dute, abuztuan lanengatik itxita egon eta gero
2019/09/02
14:08
eta kitto!
Abuztuaren 5az geroztik trafikoarentzat itxita egon den Calbeton kalea ibilgailuentzat zabaldu dute. Aurreko hilean hasi zituzten lanei esker laster koexistentzia-gune berria egongo da prest Calbetonen, 17. zenbakian dagoen botikatik hasi eta 26. zenbakira bitartean. Horrela, gune berriak bat egingo du oinezkoek eta besteek erabiltzeko lehendik eginda dagoen zatiarekin, hau da, San Andres eliza parean hasten den zatiarekin. Udalak orain dela aste batzuk adjudikatu zizkion obrak Obras Especiales, Edificacion e Infraestructuras enpresari 264.177 eurotan (BEZa barne) eta 19 asteko epean amaituta egon beharko dira lanak.
Abuztuaren 5ean hasi ziren lanen ondorioz Calbeton kalea trafikoarentzat itxita egon da.
Abuztuaren 5ean hasi ziren lanen ondorioz Calbeton kalea trafikoarentzat itxita egon da.