"Canciones de titiriteros" antzerki musikala, gaur 15.00etan

"Canciones de titiriteros" antzerki musikala, gaur 15.00etan
2014/05/27 00:00
eta kitto!

Debabarreneko Eskolarteko Eskola Antzerki Erakusketa azken txanpan sartu da, baina aurtengo egitarauari agur esan aurretik, oraindik antzezlan birekin gozatzeko aukera egongo da: gaur (martitzena, hilak 27) Canciones de titiriteros, hiru urtetik gorako umeentzat egokia den musikala aurkeztuko du Los Titiriteros de Binefar talde aski ezagunak. Eta eguenean Gorakada Teatrok Aladdin, txotxongiloekin antzezteko ipuin ezagunari egindako moldaketa euskaraz taularatuko du. FETEN Europako Umeendako Antzerki Azokan arrakasta ikaragarria lortu duen lan horretarako musika, bestalde, Fran Lasuen eibartarrak idatzi du. Antzezlan biak Hezkuntza Esparruko antzokian eskainiko dira, 15.00etan eta sarrera librea eta doan izango da.